Zure online erosketa, orain seguruagoa eta gardenagoa

Azalduko dizugu zergatik baimendu behar duzun urtarrilaren 1etik aurrera EROSKI onlinen egiten dituzun erosketen zenbatekoaren % 5 gehigarria.

Zer da PSD2?

Finantza-sektoreko ordainketa-zerbitzuetan segurtasuna, gardentasuna, berrikuntza eta lehia bermatzen dituen Europako Zuzentaraua da.

Zer egin behar da betetzeko?

2021eko urtarrilaren 1ean zuzentarauaren betebeharretako bat sartzen da indarrean: bezeroei beren eskaerak kobratzeko baimentzen duten gehieneko zenbatekoaren berri ematea.

Nola eragiten dio ordainketari?

Aldaketa bakarra da orain zure erosketaren zenbatekoaren % 5 gehigarria baimendu beharko duzula. Ez da diru-erreserba bat. Ezta kobrantza bat ere. Baimena besterik ez da.

Orain arte bezala, ez duzu ezer ordainduko entregatzeko egunera arte. Eta kobratutako zenbatekoa zure eskabidearen eduki errealarekin bat etorriko da beti.

Lehen

Formalizatutako zenbatekoaren % gehigarri bat kobratzeko aukera ematen zen bezeroari baimena eskatu beharrik gabe.

Urtarrilaren 1etik aurrera

Ezingo da eskaerarik zerbitzatu edo kobratu formalizatutako zenbatekoa baino handiagoa den azken zenbateko batekin.

Zergatik % 5 gehigarria?

Eskabidearen azken zenbatekoa agian alda daitekeelako produktu freskoen prezioak aldatzeagatik edo ordezpenengatik erosketa- eta entrega-egunen artean.

Formalizatutako eskaera

  • Sagarra, pisura (2 kg) .............. 4 €
  • Marrubi-zaporeko jogurta ........ 1 €
  • GUZTIRA ......................... 5 €
  • % 5eko gehikuntza ............... 0,25 €
  • BAIMENDU BEHARREKOA GUZTIRA 5,25 €

Kobratu beharreko eskaera

  • Sagarra, pisura (2,1 kg)........... 4,2 €
  • Marrubi-zaporeko jogurta .......... 1 €
  • GUZTIRA ................... 5,20 €

INFORMAZIO GEHIAGO: 19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, ordainketa-zerbitzuei buruzko 2015/2366 PSD2 Zuzentarauaren (EU) transposizioa egiten duena.

EROSKIk bere eta besteren cookieak erabiltzen ditu. Gure cookie-politika berariaz onartzen baduzu, edo orrietan...

Testu osoa erakutsi

EROSKIk bere eta besteren cookieak erabiltzen ditu. Gure cookie-politika berariaz onartzen baduzu, edo orrietan nabigatzen eta hainbat atal eta menutara sartzen jarraitzen baduzu, baiezko ekintza horren bidez cookieak instalatu eta erabiltzea onartzen duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

XItxi cookien oharra

tperos11s

2.40.0